XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... Baina, itxaron momentu bat!

Ez al zaizu iruditzen arazo handi bat zeukala?

... Izan ere, ordenadorea itzaltzen bazuen, berak egindako lana galdu egingo zen!...

Eztabaida: Zer egin zuen Mikelek?

1. Ordenadorea piztuta utzi zuen hurrengo egunerarte.

Horrela ez zuen egindakoa galduko ...

... Arazoa! Bitartean, beste inork ordenadorea erabili nahi badu ezin du!

... Bestalde ez da hain segurua, zeren posible baita momentu batean argia joatea.

2. Inprimatu egin zuen. Horrela, egindako lana ez da galtzen...

... Noski, lana ez da galtzen, baina paperean egonez gero, ezin da aldatu!

... Eta etxean inprimagailurik ez badago?

3. Ordenadorea itzali egin zuen...

Dena den, berriz idatzi behar izanda ere, ez dira horrenbeste lerro...

... Egia, ez da lan handia, baina ez al dago irtenbide hoberik?

... Eta lana luzeagoa balitz?

4. Bere lana diskete batean gorde zuen ...

Nola egiten da hori?

Gogoan al duzu Menu Nagusia?

Programari dei egindakoan agertutako lehen pantaila zen, eta programaren aukerak ematen zizkigun.